Eguraldiak eutsi dio eta "primeran" joan da Elkar Hezi Eguna

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko eka. 17a, 15:14

Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko arduradunak urduri zeuden atzo, zapatua, eguraldiagatik. Bereziki altxorraren bila ginkana eta lehenengoz antolatutako olinpiadak ziren eguraldiaren menpe zeudenak eta egin ahal izan ziren. Gainerakoan, "primeran" joan zen eguna; Zubikoako bazkarian 450 bat lagun elkartu ziren.

Goizean zehar tailerrak eta ekintzak izan ziren protagonista: olinpiadak; euskal dantzen tailerra; musika nahasketak egiteko programa tailerra; yoga; mendi lasterketen tailerra; drone tailerra; Munduan barrena bidaiatzen hitzaldi saioa; mahai-futbol eta Play Station txapelketak; mural margotzea; eskulanak, kareta eta buruhandi mitologiko tailerra; aurpegi margotzea...

450 lagun inguru Zubikoako bazkarian

450 bat lagun elkartu ziren Zubikoa kiroldegiko kantxa berdean; bazkaria girotzeko argazki proiekzioa, photocall-a, musika... Ondoren, askotariko ikuskizunak izan ziren: kontzertuak, dantzaldia eta Gauargi talsdearen DJ emanaldia, besteak beste.
 
Amaitzeko, urtero moduan, batxilergoko bigarren mailako ikasleei omenaldia egin zitzaien, orlak banatuta eta bertsoz lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak