Erregional Preferente mailako taldeak lehen itzuli bikaina egin arren bigarren buelta eskasak jarraipena eman zion, eta horrek Liga 4. postuan bukatzea ekarri du, eta ondorioz, datorren denboraldian ere maila berean parte hartu beharra. Arlo ekonomikoari dagoenez, kontuak saneatuta daude, izan ere, 8.000 euroko etekinak lortu dira.
Emakumezkoen "denboraldi bikaina"
Emakumezkoen lurralde mailako taldearen "denboraldi bikaina" ere aipatu zuten egubakoitzeko batzarrean. "Talde horrek, bai joko mailan, baita ekipoak izan duen giro bikainaren ondorioz, denboraldi honetako albiste pozgarrienak eman dizkigu".
Zelaia berritu eta aparkalekuen arazoa aztertu
Batzar Orokorrean zuzendaritza batzordeak bestelako zenbait gai ere mahai gaineratu zituen: datorren denboraldian Udaleko ordezkariekin futbol zelaia berritzea eta aldagela zaharren egoeraren azterketa egin beharra; Azkoagainen aparkalekuekin dagoen arazoa berraztertzea; Erregional Preferente mailako taldearen ardura Endika Ruizek hartzeaz gain, prestakuntza fisikoaren ardura Aimar Lizarrak izan dezakeela; koordinatzaile nagusi lanetan Julen Barrena eta Aritz Garmendia arituko direla; eta azkenik, Oñatiko bi futbol jokalariren egoeraren berri eman zen: Helene Guridi Eibar taldetik Realera joan dela eta, bestalde, Andoni Ugarte, hainbat urtetan Realean aritu ondoren, hurrengo denboraldirako baja izango dela.