Emaitza "historikoa" izan da, selekzioko ordezkarien esanetan, eta tartean egon dira bi oñatiar: Iban Letamendi eta Axier Alonso, hain zuzen. Lasterketako irabazleak Aritz Egea eta Sandra Sevillano izan ziren, eta ezin da ahaztu juniorren kategorian Irati Zubizarreta izan zela onena.
'Doblete' ikusgarria
Gizonezkoen kategorian txarto ohituta zeuden Euskal Selekzioko ordezkariak, ez da-eta izan lehenengo aldia txapelketa irabazten dutena. Emakumezkoen partetik, berriz, Euskal Selekzioa lehenengoz igo da podiumaren lehen postura, aipatu moduan, doblete historikoa lortuta.