Elkar Hezi eguna ospatuko dute zapatuan, hilaren 16an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko eka. 13a, 12:41
Elkar Heziko ikasleak, abenduan, 'Adi lagun!' proiektuaren aurkezpen egunean.

Elkar Hezi osatzen duten ikasle, irakasle, langile eta gurasoek Elkar Hezi eguna ospatuko dute zapatuan. I. Olinpiar jokoak egingo dituzte, eta horrez gain, askotariko ekintza eta tailerrak egingo dituzte. Kiroldegiko kantxan egingo duten bazkari eder batekin girotuko dute eguna.

Zapatuan, 11:00etatik 13:00etara, askotariko ekintza eta tailerrak egingo dituzte HHko eta LHko eraikinean, eta Santa Marinan. Elkar Hezi eguna ospatzeko, aurten, Olinpiar jokoak egingo dituzte. Gainera, euskal dantzak, yoga eta drone tailerrak eta beste hainbat ekintza ere egingo dituzte.

Bazkaria Zubikoan izango da

13:30ean Kalejira egingo dute HHko eta LHko eraikinetik kiroldegira. Izan ere, han, Zubikoako kantxa berdean, bazkaria egingo dute. 14:30ean izango da bazkaria.

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak omenduko dituzte

Bazkalostean, musika emanaldiak izango dituzte. Ohitura den moduan, batxilergoko bigarren mailako ikasleak omenduko dituzte. Dj festa ere izango dute eta baita hainbat sorpresa ere.

Txitxiburduntzi jaia

Ekainaren 8an, Haur Hezkuntzako jaia, Txitxiburduntzi jaia ospatuko zuten Elkar Hezin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak