Lasterketa bizkorra izan da. Olakuan hasi dute proba kadete mailako txirrindulariek –lehenengo mailakoek eta bigarren mailakoek–, eta Zubillagarako bidea hartu dute. Han buelta eman eta berriro joan dira Oñati aldera. Olakuatik tropela sakabanatuta pasa da.
Beñat Carbayeda onena
Udana igo dute ondoren eta Legazpin buelta eman ostean berriro ere Oñatira itzuli dira. Beñat Carbayeda irabazleak orduan egin du ihes eta Santipillauko aldapa gogorrean aldea ondo eutsi ostean, bakarrik sartu da Olakuako helmugan.
Lehenengo herritarra
1.27.26ko denbora behar izan du irabazleak; bigarrena Bazpi taldeko Asier Pozo izan da 1.27.41 denborarekin; eta, hirugarren, denbora berarekin, Aimar Erostarbe oñatiarra sartu da. Erostarbek, gainera, lehenengo herritarraren saria ere eroan du.
Talde onena, Bazpi
Mendiko saria Donosti Berri taldeko Alexander Fernandezek eroan du –Udana gainean jarri dute tarteko helmuga–. Talde onenaren saria, aldiz, Bazpi taldeak jaso du. 3 segundoko aldea besterik ez dio atera Ulma taldeari.