Egun berezia izan zen atzokoa Aloña Mendi igeriketa sailarendako, eta baita Xabier Infante Artza-rendako ere. Aloña Mendiko entrenatzaile moduan etxean zuzendu duen azkeneko txapelketa izan zen atzokoa; izan ere, uztailean erretiroa hartuko du Artza-k.
Zubiaurre talde onena
Txantxiku Saria txapelketari dagokionez, giro onean ibili ziren igerilariak. Benjamin eta Alebin mailetako 300 bat neska-mutiko etorri ziren Zubikoara. Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako igerilariak elkartu ziren. Sari banaketa Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean egin zuten. Talde onenaren saria Azkoitiko Zubiaurre igeri elkarteak eraman zuen. Pozik hartu zuten garaikurra neska-mutikoek.