Goizean hasi dituzte partiduak. Nesketan, Gipuzkoak 22-14 irabazi dio Arabari; eta, Bizkaiak eta Nafarroak 10-32 egin dute. Mutiletan, aldiz, Gipuzkoak 15-8 irabazi dio Arabari eta Bizkaiak 16-33 galdu du Nafarroaren aurka.
Arratsaldean jokatu dituzte 3. eta 4. postuak eta finalak. Aurretik, baina, indarrak hartzeko Pago-Uso elkartean bazkaria izan dute jokalariek.
Nesken finala
Nesketan, finalean nagusitasun osoz irabazi du Nafarroak: 16-40 irabazi dio Gipuzkoari. Hirugarren eta laugarren posturako lehian, emaitza izan da: Arabak 15-14 irabazi dio Bizkaiari.
Gipuzkoako taldean Maider Molinero oñatiarrak jokatu du: "pozik" zegoen txapelketan egin duen lanarekin.
Mutilen finala
Mutiletan ere sailkapen bera mantendu dute: Nafarroak irabazi du finala Gipuzkoaren aurka, 25-31; eta Arabak 20-18 irabazi dio Bizkaiari hirugarren eta laugarren posturako lehia.