Oñatin gertatu da lapurreta saiakera. Ertzaintzak emandako informazioren arabera, emakume batek adineko gizonezko bat besarkatu du, eta unea aprobetxatu du lepokoa kentzeko. Gizonezkoa eta inguruan zeudenak konturatu direnean, emakumeak lepokoa lurrera bota eta alde egin du, auto batean. Ertzaintzak esan du gizonezkoak ez duela salaketarik jarri.
Pertsona nagusiei egiten zaien lapurreta
"Besakada solidarioaren" metodoari buruzko oharra kaleratu du Ertzaintzak. Batez ere pertsona nagusiei egiten zaien lapurreta mota dela diote oharrean. Apirilean, esaterako, 50 salaketa jarri dituzte EAEn –oharrean diote lapurreta mota hau uda partean ematen dela gehiago–.
Aholkuak
Ertzaintzak oinarrizko aholku batzuk eman ditu:
- Ez erakutsi nabarmenkeriaz bitxirik kalean, ez erabili objektu baliotsurik egunero eta beti.
- Ahal den neurrian ez hitz egin ezezagunekin.
- Ez fidatu bat-batean eta ustekabean zu liluratzen edo zu entretenitzen ahalegintzen diren pertsonez.
- Ez fidatu kosta ahala kosta, itxuraz inolako arrazoirik gabe edo arrazoi argirik gabe kontaktu fisikoa (besarkada, muxua, laztana) lortzen saiatzen diren pertsonez.
- Saiatu kalean bakarrik ez ibiltzen, batez ere banketxera joan behar baduzu. Hobe da familiarteko batekin edo konfiantzazko norbaitekin joatea.