Olatz Osak aurkeztu du ekitaldia eta herriko aurpegi ezagun mordoa igo dira oholtza gainera. Roberto Altunak, Iñaki Aldekoak, Pruden Gartziak, Gerardo Markuletak zein alkate Mikel Biainek, esker hitzak baino ez dituzte izan harentzat. Musikarik ere ez da falta izan, eta besteak beste, Idoia Etxeberriak sortutako letrari musika ipini diote Jose Mari Anduagak eta Xabier Ugartek.