Zubikoa pilotalekuan 0-3 galdu zuten oñatiarrek Oiartzunen aurka; hori bakarrik ez, tanto kopurua ere erabat kontra zuten: 3-22, 5-22 eta 13-22. Hori horrela, ahalik eta "itxura onena" ematera joan ziren atzokoan Oiartzunera. Baina, atzo ere 3-0 galdu zuen Oñatik.
Emaitzak
Kadete mailan 22-9 izan zen emaitza; gazte mailan 22-11; eta, nagusietan 22-10.
Pozik final laurdenetan egoteagatik
Josu Osa entrenatzaileak nabarmendu du "etxeko partiduekin baino gusturago" geratu direla atzoko jokoarekin, "baina aurkarien maila hobea bistakoa da", gaineratu du. Hala ere, Oñatik Herri Artekoan egin duen lana goraipatu, eta "final laurdenetan egotea poztekoa" dela esan du Osak.