2017a ezkero gizarteari Afrika ikusaraztea eta gerturatzea duela helburu dio TAU fundazioak: "Gure ekarpen txikia da begirada aldaketa bat lortzeko, eta, aurreiritzi eta estereotipoetatik urrunduz, Afrikan sentitu, lan egin, protesta egin, sortu... egin duten pertsonak bilduta".
Elkarrizketaren, zinemaren eta argazkiaren bidez, egun batez, Afrikarekiko topaleku bihurtuko dute Arantzazu: "Judith Prat argazkilari eta kazetaria eta zinema afrikarreko kritikari Beatriz Leal gonbidatu ditugu. Twaaga Afrikako film laburrarekin zabalduko dugu egitaraua, 11:00etan, Judith Praten dokumentala ikusi eta solasaldia izango da, gero; eta, 12:30ean, Espoliazioa erakusketan bisita gidatua. Eguna borobiltzeko, 16:00etan hasita, Green White Green filma ikusiko dugu, Lealek aurkeztuta".