Gaurko bisita berezian erakutsiko dute lur azpiak, "paleontologia eta arkeologia altxorrak gordetzeaz gain, geologikoki duten garrantzia". 17:00etan egingo dute bisita hori. Komeni da aurrez izena ematea eta horretarako telefonoa da: 943 08 20 00.
Baina ekainaren erdialdean beste bi irteera egingo dituzte:
- 16an, Gipuzkoako kobazulo handienaren eremu sakonenetaraino joango den lur azpiko ibilbide geologikoa egingo dute.
- 17an, Arrikrutz inguruko ibilbide geologikoak ikusiko dituzte, Aitzulo eta Sandaili esaterako.