Euri zaparradak ez zuen Loyoren eta Arrospideren lasterketa ilundu

Xabier Urtzelai 2018ko eka. 3a, 11:52

Atzo arratsalde osoan bi orduz baino ez zuen euria bota Oñatin, baina zelan bota zuen. Eta hain justu, Oñatiko 10 Kilometroen proba hasieran hasi zen zaparrada, emakumezkoen lasterketan, eta gizonezkoenean berdin jarraitu zuen. Baina euriak ez zien lasterketa irabazi zuten Elena Loyori eta Iraitz Arrospideri traba handiegirik egin, zirkuituan hegan egin zuten-eta. Laburpena astelehenean, Harmailatik saioan (21:30).

Zorionez, sari banaketa ekitaldirako atertu egin zuen, eta Marisol Ramos atleta oñatiarrari merezitako  omenaldia egin ahal izan zion Udalak, batetik, eta Antxintxiketaneko lagunek, bestetik. Izan ere, Europako Txapelketa irabazi berri du atleta beteranoak, nahiz eta kirol errekonozimendua azken lorpen horretatik haragokoa izan zen: "Ez nuen halakorik espero, eta asko hunkitu naiz. Eskerrak eman gura dizkiet nigan pentsatu dutenei, herritarrei, eta baita lasterketako antolatzaileei, halako lasterketa batera bueltatzeko aukera eman didatelako". Parte hartu bakarrik ez, Oñatikoak lan txukuna egin zuen Oñatiko kaleetan, hamargarren sailkatuta (40.43.05). 

Irabazleek ez zuten kontrariorik izan 

Kirol ikuskizun ederra izan zen Oñatiko 10 Kilometroak probak eskaini zuena, baina ezin esan proban emozio handirik egon zenik, Elena Loyok eta Iraitz Arrospidek beste maila batean daudela erakutsi zutelako. Emakumezkoenean, sikiera, Loyok lehenengo itzulietan protagonismoa Maider Leozekin eta Estela Navascuesekin partekatu zuen, baina lasterketa erdi baino gehiago bakarrik egin zuen. 

Eta gizonezkoetan hare nabarmenagoa izan zen Iraitz Arrospide beste maila batean dagoela, gainontzekoek itzuli batean ere ezin izan zioten-eta eutsi haren erritmoari. Billabonakoak ordu erditik jaistea gura zuen, baina eguraldia, eta zoru labainkorra, ez zeuden horretarako. Hala, minutu eta erdiko aldea atera zion lasterketa hori irabaztea zer den Imanol Cruzi, pentsa.

Sailkapena, emakumezkoak:

1 Elena Loyo 35.41.24
2 Maider Leoz 37.12.49
3 Estela Navascues 38.19.14
4 Sian Robertson 39.02.05
5 Janire Ferdandez de Olano 39.24.05
6 Pilan Moran 39.36.65
7 Izaro Rubio 39.47.87
8 Naroa Sagarna 40.25.05
9 Oiana Ortiz 40.35.49
10 Marisol Ramos 40.43.05
11 Lourdes Colomo 40.59.24
12 Maialen Muñoz 41.13.81
13 Amaia Bernal 42.55.84
14 Maialen Loyo 43.50.14

Sailkapena, gizonezkoak:

1 Iraitz Arrospide 30.42.50
2 Imanol Cruz 32.11.50
3 Antonio Echeverria 32.35.56
4 Pablo Slaverria 32.49.66
5 Ekaitz Kortazar 32.57.06
6 David Ruaa 33.01.18
7 Txomin Marañon 33.11.25
8 Endika Donnay 33.21.12
9 Xabier Martinez 33.21.43
10 Mikel Etxamendi 33.44.94
11 Gustavo Sanchez 33.50.50
12 Ivan Arrate 33.55.78
13 Erick Martin 34.14.53
14 Iban Rodriguesz 34.17.38
15 Imanol Molinero 35.56.34
16 Mikel Ruiz 36.04.22
Kamel Ziani (erretiratua)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak