Sari banaketari dagokionez, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.mailara bitarteko ikasleek jaso dituzte sariak, taldekako kiroletakoak –saskibaloia, eskubaloia eta futbola–. Bestalde, hiru mendi irteera baino gehiagotan parte hartu dutenei aipamen berezia egin diete antolatzaileek.
Azkenik, opari gisa, Eskola Kiroleko kamiseta eman diete ikasle guztiei. "Logo berria du kamisetak, eta 00 zenbakia darama, proiektu berriaren hasierari nolabaiteko keinua egiteko", azaldu du Atxagak.
Gauargi erromeria taldearen dantzaldi batekin amaitu dute sari banaketa ekitaldia.