Kadete, gazte eta nagusien mailetako lehiak izango dira, hain zuzen. Final-zortzirenetan Bidania-Goiatz kanporatu du Oñatik. Bai joanekoan eta baita itzulerakoan ere oñatiarrak 2-1 nagusitu ziren: kadete eta gazte mailetako partiduak irabazi dituzte, eta nagusien biak galdu.
Oiartzun, aurkari gogorra
Oñatiarrek badakite aurkari gogorrak izango dituztela gaur; baina, era berean, pilotariak "oso motibatuta" daudela aurreratu dute.