Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dutenez, gaur bukatu dituzte GI-2630 errepideko 9,670 eta 9,715 kilometro puntuen artean gertatu zen lur-irristatzea konpontzeko obrak. Diputaziotik jakinarazi dutenez, gaur goizean, errepideko marrak margotu dituzte eta obretako seinaleak kendu, errepidea guztiz irekitzeko.
Bi hilabete eta erdi behar izan dituzte, errepide zoru guztiari eragiten zion lerradura egonkortzeko lanak burutzeko. Horretarako, 45 metroko eskoilera bat eta terraplen bat eraiki dira.