Zapatuan hil zen Karmelo Arregi. Ibilbide politiko luzea izan du Oñatin. Herri Batasunako garaitik ilegalizazio garairaino bidelagun izan zuen Marijo Altube. "Barre eta negar asko egin dugu elkarrekin. Eztabaidatu ere egiten genuen, baina beti topatu dugu bidea adostasunerako", adierazi du Altubek goizean. Pertsona moduan, "hitzezkoa, zintzoa, alaia, enpatikoa, ideiekiko leiala eta laguntzeko prest egoten zena" moduan gogoratzen du Arregi Altubek.
Susana Arregi zenaren anaia ere bazen Karmelo Arregi. Susana Arregi eta Jon Lizarralde ETAko kideak hilda azaldu ziren Irunberrin 1990eko ekainean eta German Rubenach zaurituta agertu zen. Hark kontatu zion Arregiri, bada, Guardia Zibilak atxilotu, torturatu eta hil zituela biak. Azalpen horiek eman zituen GOIENAk Egiari Zor elkarteko moduan egindako elkarrizketan.
Ulma taldeko Packaging saileko presidentea ere izan zen 2005etik 2009ra.