Eguenean eta egubakoitzean egingo dute mintegia LSNEn, Sharing and Regulating Emotions in Legal Spaces: Mediation, Restoration and Reconciliation izenarekin. Bigarrengoz egingo da gai berean oinarritutako mintegia.
Euskal gatazka-ondorena
Koordinatzaileek esaten dutenaren arabera, "lege-espazioak emozioz beteta daude, eta emozioak nabarmen dira justizia bilatzen den eta bidegabekeriari heltzen zaion lekuetan". Mintegiko partaideek zenbait galderari erantzuten saiatuko dira: hala nola emozioek berradiskidetze eta bitartekaritza prozesuetako norbanakoei eta gizarteei nola eragiten dieten; nola arautzen diren emozioak lege-espazioetan eta bitartekaritza-espazioetan, eta nola garatzen diren emozio-dinamikak lege-espazio horiek trantsizio-justizia mekanismoetako zati baldin badira. Besteak beste, euskal gatazka-osteko garaia landuko da, Glencree esperientziaren eta Bakeaz Blai ekimenaren inguruko saioekin.