AC/DC talde mitikoaren doinuak eta goitibeheren derrape hotsak nagusi

Maider Arregi 2018ko mai. 27a, 12:46

Errekalde auzoko jaiak ez ditu ekaitzak zapuztu asteburuan. AC/DC talde mitikoaren rock doinuek jendetza erakarri zuten egubakoitzean. Izan ere, rock taldeari tributu egiten dion talderik onenetarikoak dira, AC/DC taldeak berak aitortua gainera. Zapatu arratsaldeko goitibeherek ere herritar ugari erakarri zituzten.

Balorazio positiboa egin dute auzotarrek: "Jendetza izan zen egubakoitzeko kontzertuetan; AC/DCren doinuak, Hor konpon, Egurra ta kitto eta Sumision city blues taldeen doinuekin gozatu zuten askok. Dena oso ondo atera da eta goitibeheretan ere ez da aparteko istripurik izan. Balorazio positiboa egiten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak