Bidania-Goiatzetik 2 eta 1eko abantailarekin itzuli ziren oñatiarrak joan den astean, eta horri eutsi egin zioten oraingoan. Seniorrek galdu egin zuten 20 eta 22; eta irabazi gazteek 22 eta 17, eta kadeteek, 22 eta 13.
Final-laurdenetako lehen partiduak etxean
Final-laurdenak Oiartzunen aurka jokatuko dituzte, eta seguru asko lehen partiduak etxean izango dira. Badakite aurkari gogorra dela: "Behin final-laurdenetara iritsita ez dago aurkari samurrik. Batez ere kadeteek oso zail izango dute", adierazi du Josu Osak, pilota taldeko kideak. Era berean, oso pozik agertu da honaino iritsi izanarekin: "Helburua bete dugu, baina orain itxura ona emanda bukatu gura dugu txapelketa". Eta jokalariak "oso motibatuta" daudela gaineratu du.