Zigoitiara (Araba) joango dira oñatiarrak ekainaren 10ean, GEDk deitutako giza katearekin bat egitera; 187 eta 188 kilometroetan izango dira hain zuzen ere. Eta bi kilometro horiek oñatiarrez betetzeko ahaleginean dihardue azken asteotan. Hori eta "erabakitzeko 2019 arrazoi" daudela gogorarazteko elkartu ziren zapatu eguerdian plazan.
Argazki erraldoia atera zuten lehenengo, kantuan egin gero Herrixa Kantuan taldeko lagunekin, eta mokadutxoa janda bukatu zuten ekitaldia.