Bidania-Goiatzen jokatu zuten pilotariak irtengo dira Zubikoa frontoira ere. Kadete mailan, kolpe handiagoa dute oñatiarrek. "Daukaten maila ematen badute, samur irabazi beharko genuke", dio Osak; gazteetan, Oñatiko Markel Gartziaren maila nabarmendu du Osak; eta nagusien mailan, Bidania-Goiatzeko aurrelaria oso maila handiko jokalaria dela azaldu du. "Hala ere, ondo egin genien aurre han, 18-18 ere ibili ginen...".
27 tantoko aldea
7-22, 5-22 eta 22-18 izan ziren joaneko partiduko emaitzak: "27 tanto ditugu gure alde, eta abantaila horri eutsi behar diogu". Partiduak bihar, egubakoitza, izango dira, 19:30ean, Zubikoan.