Herriko pilota txapelketan izena emateko azkeneko eguna domeka izango da, maiatzaren 27a. Bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu, eta izena Arrano edo Ona tabernan eman beharko da.
Gizonezkoak eta emakumezkoak
Gizonezkoen txapelketa eta emakumezkoen txapelketa egingo dute, eta ekainean, uztailean eta irailean jokatuko da. Bikote bakoitzeko federatu bat baino gehiago ezingo da egon.
Baita, epaile lanak
14 urtetik gorakoei zuzendutako txapelketa da eta oñatiarrek, edo herrian bizi direnek izango dute parte hartzeko aukera. Antolatzaileek aurreratu dute 10 bikotek antolakuntza eta epaile lanetan jardun beharko dutela.