Bidania Goiatzen aurka, Azkaratek eta Loitik jokatu zuten kadeteetan. Serio egin zuten lan oñatiarrek, seguru eta pilotari emanez. 7-22 irabazi zuten.
Gazte mailan are alde handiagoarekin menderatu zituzten etxekoak Perezek eta Gartziak, 5-22. Gartzia nagusi izan zen atzeko koadroetan, nabarmen, eta Perezek ondo lagundu zuen.
Seniorretan Biainek eta Estaberok jokatu zuten. Oso neurketa polita izan zen, tanto ederrekin. Frontoian bildutakoek gozatu egin zuten lehiarekin. 18na berdinduta egon ziren, eta azkenean etxekoak nagusitu ziren 22-18. Bidania Goiatzeko aurrelaria, Iñaki Elola, punta-puntakoa da Gipuzkoan, eta hala ere kontrarioei aurre egiteko gai izan ziren oñatiarrak.