Bikain ospatu dute Urgain Eguna

Julen Iriondo 2018ko maiatzaren 19a

Oñatiko eskola publikoak bere eguna ospatu du gaur, eta giro onean jardun dute goizetik. Bazkaritan ia 400 lagun elkartu dira, eta familia argazkiarekin amaitu dute ospakizuna.

Batukadarekin eta kalez kale jolasak eginaz hasi dute eguna. Bazkaria egin dute gero institutu aurrean, eta antzerkia, puzgarriak eta jolas gehiago izan dituzte arratsaldean, familia argazkiarekin amaitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak