Herri arteko txapelketa hasiko du Oñatik, zapatuan, Bidania-Goiatzen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko mai. 18a, 12:53

Oñatiko pilotaria, iazko Herri arteko txapelketan.

Gipuzkoako herri arteko txapelketa hasiko du bihar Oñatik, Bidania-Goiatzen aurka. 18:30ean hasiko dira partiduak: kadete, gazte eta nagusi mailetako partiduak jokatuko dituzte. Itzulerako partiduak astebete geroago izango dira Oñatin.

"Iazko sailkapenaren arabera antolatzen da txapelketa", azaldu du Josu Osa entrenatzaileak. Dagoeneneko hainbat partidu jokatu dituzte beste talde batzuek; baina Oñatik bihar hasiko du txapelketa, final-zortzirenetan.

Aldaketak egon daitezke bikoteetan

Ondoko bikoteak osatu ditu Osak, baina azken momentuko aldaketak izan daitezkeela aurreratu du: kadete mailan, Azkarate eta Loiti lehiatuko dira; gazte mailan, Perez eta Gartzia; eta nagusien mailan, Biain eta Escalero. Kanporaketa erara jokatuko da norgehiagoka. Lehiatuko diren jokalariez gain, ordezko jokalariak ere behar izaten dituzte, "lesioaren bat egonez gero...".

Zaila da taldea sortzea

Garai batean, herri artekoa jokatu izan zuten Oñatiko pilotariek, baina, gerora, jokatu barik egon izan dira hainbat urtez. Hutsune horren ondoren, laugarren urtea izango da Oñatik herri artekoan parte hartuko duena: "Txapelketara aurkezte hutsa ez da gutxi; izan ere, zaila izaten da taldea sortzea", azaldu du Osak. Horren adierazle da Oñati izango dela txapelketan parte hartuko duen bailarako talde bakarra. Datorren astean jokatuko dute etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak