Orreagara egingo dute irteera domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko mai. 16a, 09:04
Ibañeta, Orreaga (Argazkia: wikipedia)

Nabarraldek eta Aloña Mendik elkarrekin antolatu duten irteera izango da domekakoa, 'Memoria lekuak' jardunaldien barruan. Bost orduko ibilaldia da eta Beñi Agirrek emango ditu historiako argibideak. Aurrez eman behar da izena.

Oñatiko Udalak eta Nabarraldek elkarrekin antolatu dituzten Memoria lekuak jardunaldiei hasiera emango dio domekan Aloña Mendiko mendi sailarekin batera egingo duten irteerak. Orreagara izango da eta izenburua da: Orreaga, erresuma baten sorrera. Ez da mendi irteera soil bat izango, historiako pasarteak ere ezagutuko dituzte-eta joango direnek.

ibilaldiak bera bost ordu ingurukoa izango da: Ibañeta-Urkulu (1419m) eta Orbaizetako arma fabrika ezagutuko dituzte (16,2 km.), adibidez; 931 m-ko desnibela du ibilbideak.

Historiako argibideak Nabarralde elkarteko Beñi Agirrek emango ditu.

Izena

Joan gura duenak aurrez eman behar du izena Aloña Mendi tabernan maiatzaren 17ra bitartean. Prezioak dira: 10 euro federatuek eta 20 euro federatu gabeek. Autobusa 07:00etan abiatuko da Oñatiko postetxe paretik.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak