Eibar Urko taldeari ohorezko pasilloa egin zieten oñatiarrek, Eibar Urkok igoera lortu duela zoriontzeko.
Garaipena, etxean
Aloñak ezer ez izan arren jokoan, ondo jokatu eta hiru puntuak etxean geratu ziren. Aloña Mendik 1-0 irabazi zuen ligako azkeneko partidua. Ariz Zabaletak egin zuen Aloñaren gola 35 metrotik egindako jaurtiketa sarean sartuta.
Une hunkigarriak
Partidu hunkigarria izan zen hainbat jokalarirendako agur-partidua zelako. Gotzon Urzelai entrenatzaileak ez du taldean jarraituko, eta ezta Mikel Palaciosek, Aimar Lizarrak, Joseba Irizarrek eta Gorka Lazkanok ere.
Batzarra eta afaria
Denboraldia amaitzeko batzar orokorra egingo dute ekainaren 15ean, 19:30ean. Ondoren, afaria egingo dute jokalariekin eta sariak banatuko dituzte.