Zapatu arratsaldean jokatu zuten mus txapelketa Asentzio elkartean. 11 bikote lehiatu ziren eta txapeldunak Dionisio Nieto eta Joaquin Suarez izan ziren; bigarren geratu ziren Josu Eraña eta Amaia Arregi.
Harri-jasotzailea
Manex Urrutiak harri-jasotze saioa egin zuen. 100 kiloko harria jaso zuen lehenengo; ondoren 70 kilokoa esku bakarrarekin; eta, azkenik, 62 kiloko harri borobila jaso zuen.
Auzoko afaria
Auzo afarian 68 lagun elkartu ziren. Jai giroan afaldu ondoren, Miren, Agur eta Oier trikitilariek girotu zuten afalostea.
Omenaldia eta luncha
Atzo, domeka, meza izan zuten eta ondoren Karmen Urteaga eta Joxe Inza auzotarrak omendu zituzten. Auzoak eskainitako luncharekin amaitu zituzten jaiak Murgian.