Festak dira asteburuan Kasablankan eta Murgian

Julen Iriondo 2018ko mai. 11a, 12:11
Desafioa, Murgiako jaietan.

18:30ean Isidrotxo jaitsi eta hasiko dira jaiak kalean; Asentzio ermita inguruan bihar eta etzi izango dira jaiak.

Txorimaloak eta kalejira izango dira 19:00etan Kasablankan, eta baita pintxo-potea ere; 22:30ean, rock metal jaialdia, Txua, Dskarga eta Deliriun taldeekin; 22:45ean, su artifizialak. Bihar, 12:00etan, haur jolasak izango dira; 14:00etan, auzo bazkaria; 17:00etan, txahalak eta zaldiak; eta 19:00etan, umeendako tailerrak eta olagarro eta sagardo dastatzea. Domekan, azkenik, 12:00etan meza egingo dute; 12:30ean, kalejira musika eskolako ikasleekin; 13:00etan, Oñatzeko dantzariak; eta 14:00etan, luntxa eta erromeria.

Murgian, berriz, ganadu erakusketa egingo dute zapatuan 10:30ean; 12:00etan, auzoko produktuen dastatzea, bertso eskolak girotuta: gazta, saiheskia, txakolina eta sagardoa; 15:00etan, mus txapelketa; 16:00etan, magoa eta txokolatada; 17:30ean, Manex Urrutia harri-jasotzen; 20:30ean, auzo afaria; eta Oier, Miren eta Agur taldearekin erromeria. Domekan, 12:00etan meza, eta gero Karmen Urteagari eta Joxe Intzari omenaldia, eta luntxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak