Maiatzaren 21ean, astelehena, Emakumeen Bira Oñatitik pasako da. Hirugarren etapa izango da, Aretxabaletan hasi eta Aretxabaletan bukatuko dena, 114 kilometrokoa. Bada, bidegurutzeak zaintzeko, boluntarioak behar dituzte. Hain zuzen, 15:30etik 16:30era bitarteko lana izango da, eta izena Zubikoan eman beharko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.