Agur-partidua izango dute taldeko hainbat jokalari beteranok

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko mai. 11a, 10:02

Etxekoen aurrean esango dio agur Aloña Mendik denboraldiari. Erregional mailako taldeak Eibar Urko liderraren aurka neurtuko ditu indarrak domekan, Azkoagainen, 16:30ean. Denboraldia amaitzeko ez dute nolanahiko aurkaria izango, gainera.

Liderra den Eibar Urko izango dute aurrez aurre. Etxeko taldeak denboraldia ondo bukatzeko ohorea bakarrik izango du jokoan. Izan ere, dagoeneko aukera guztiak galdu ditu Gotzon Urtzelairen taldeak mailaz igotzeko.

Hurrengo denboraldiari begira

"Denboraldia oso ondo hasi genuen, lehenengo itzulian 7 puntuko aldea geneukan, baina, Gabonetatik bueltan, bolada txar bat hartu eta zazpi puntu atzetik jarri ginen", dio Endika Ruizek. Hori horrela, "pena handia" dutela dio, eta datorren denboraldian ahaleginduko direla maila berreskuratzen.

Agur-partidua

Domekakoa agur-partidua izango da batzuendako: besteak beste, Aimar Lizarrak, Mikel Palaciosek eta Joseba Irizarrek itxiko dute futbola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak