Udaltzaingoak baieztatu duen moduan, Kurtzebide kaleko 1 zenbakian izan da gertaera. Gidariak hango garaje baten sartu du autoa, hamasei urteko Citroen Xara bat, eta aparkatu duenean su hartu du. Inguruan bizi den suhiltzaile bat azkar jaitsi da eta lanean hasi da berehala. Ke asko sortu da eta suhiltzaile gehiago ere etorri dira egoera kontrolpean uztera. Gertaerak ez du kalte pertsonalik eragin.