Udalak antolatutako pintura ikasleen margolanak jarriko dituzte ikusgai kultura etxean datorren astean. Haur eta gaztetxoen lanak izango dira, 4 eta 16 urte bitartekoenak, Mayra Jimenezen ikasleak. Urgain Errekalde ikastetxean ere ematen ditu Jimenezek margo eskolak eta hango ikasleen lanak ere egongo dira ikusgai erakusketa horretan. Guztira 80 pintura inguru egongo dira, teknika ezberdinekin egindakoak. "Horietako batzuk oleo pinturekin egindako margolanak izango dira eta beste batzuk pintura akrilikoekin egindakoak", azaldu du irakasleak, Mayra Jimenezek
Erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan egongo da ikusgai maiatzaren 14tik 27ra, 18:00etatik 20:00etara.