Sasquatch ligako txapeldun, Herriko Futbol Txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko maiatzaren 5a

Sasquatch eta Zalaparta taldeen arteko finaleko une bat.

Gaur jokatu dira, Oñatiko Azkoagain futbol zelaian, Herriko Futbol Txapelketako finalak. Ligan Sasquatch-ek 3-1 hartu du mendean Zalaparta eta kopan, berriz, Txuskos gailendu da Kalañatasaray-en aurrean (2-0). Sasquatch zein Txuskos taldeek merezimendu osoz irabazi dituzte bi partiduak.

Horrez gain, ligako hirugarren posturako lehia penaltietan erabaki da; Albok taldeak Hangola hartu du mendean. Azkoagaineko harmailak bete ez badira ere, ez da girorik falta izan, herrian errotuta dagoen txapelketa den seinale.

Sasquatch, 2017-2018 denboraldiko ligako irabazle:

Txuskos, 2017-2018 denboraldiko kopako irabazle:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak