Euskal Herri osoko hautetsiei bideratuta egon den jardunaldiaren helburua egungo testuinguru demografiko, sozial eta ekonomikoari aurre egiteko udalerrietan martxan jarri diren dinamika desberdinak ezagutu eta elkarbanatzea izan da.
Herri ezberdinetan gauzatu diren hainbat esperientzia partekatu dituzte jardunaldian parte hartu dutenek. Tartean, goizeko mahai-inguruan, Oreretako gazteen etxebizitza komunitarioen proiektua, Santurtziko adinekoen zaintza komunitariorako proiektua edota Lasarte-Oriara etorri berrien protokoloa eta aniztasun plana ezagutu ahal izan dira.
Arratsaldeko saioan, Oñati erdialdeko mugikortasun egitasmoa azaldu du Mikel Biain alkateak, eta Iruñerriko Mankomunitatearen Mugikortasun Iraunkorraren plana ere ezagutu ahal izan dute partaideek.