Partidu gogorra, borrokatua, eta parekatua izan da, gaur, Azkoagainen jokatutakoa. Lehen zatian, ez da golik egon, eta 55. minutuan etorri da etxekoen gola, Palaciosek sartu duena. Ondoren, 65. minutuan, elgoibarrekoen berdinketa iritsi da, eta partidua amaitzeko bost minuturen faltan, aurkariek 1-2koa sartu dute.
Gauzak horrela, matematikoki ezingo da mailaz igo aurten, Erregional Preferenteko Aloña Mendi taldea.