Partidua borrokatua izan zen, eta irabazi ez arren, Sesiñena Kaio Aloñak ikasteko partidua izan zuen. Jokalari guztiek jokatu zuten partidua, eta liga amaituta, disfrutatzera irten ziren kantxara. Garaipena eskuratzen saiatu ziren gainera, izan ere, berdinketa ere lortu zuten momentu batean. Hala, orain, kopako partiduekin jarraituko dute Oñatiko mutilek.