Mintegia koordinatuko dute honako irakasleek: Sharyn Roach Anleu (Flinders University, Australia), Terry Maroney (Vanderbilt University, Tennessee, AEB) eta Stina Bergman Blix (Uppsala University, Suedia).
koordinatzaileen esanetan, betidanik, "legeak inpertsonaltzat hartzen dira, eta epaileek aginte judizial inpartziala gorpuzten dute; emozioak irrazional, neurrigabe, oldartsu eta pertsonal gisa ikusten dira eta, beraz, bat ez datozenak aginte judizial inpartzial eta legezkoarekin". Baina gero eta ikerketa gehiagok zalantzan jartzen dute "arrazoiaren eta emozioaren arteko dikotomia hori", izan ere, "arrazoia emozioaren mende dago eta harekin lotuta dago kasu askotan, eta emozioak rol garrantzitsu eta ona izan dezake arrazoizko erabakiak hartzeko orduan".