Bi urtean behin egiten dute Arantxen topaketa Arantzazun. Lehena 1956. urtean egin zuten eta Arantxa izeneko 400 lagun elkartu ziren. 1996an topaketa errepikatzea erabaki zuten eta 18.000 gutun bidali zituzten gonbidapena eginez; 2.000 inguru bildu ziren Arantzazun. Azken topaketetan gutxiago elkartu dira (duela bi urte, 106) baina aurten ere egin gura dute Arantxen topaketa.
Maiatzaren 6an izango da. Arantzazun, eta den bazkarira joan gura duenak 35 euro sartu behar ditu kontu Laboral Kutxako kontu honetan: ES1830350170541701019652.