Autobusa egongo da egubakoitz gauean Olabarrietako jaietara joateko

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko api. 25a, 15:34

Pilota txapelketako finalak martitzenean, Maiatzak 1, jokatuko dituzte eliza kontrako frontoian, eguerdian

Egubakoitzean hasiko dira Olabarrieta auzoko jaiak; 20:00etan botako dute etxafuegoa. Musika, dantzak, kirola, eta auzo bazkaria, egongo da, besteak beste Olabarrietan martitzena bitartean.

Egubakoitz gauean, esaterako, 22:00etan, musika taldeen kontzertua egongo da. Claytons, Gatazka eta Broken Legary taldeek joko dute eta jaien antolatzaileek autobusa jarri dute kaletik auzora joateko; Portu taberna parean eta Olakua auzoan har daiteke 21:45etik aurrera.

Zapatuan, haurrendako jolasak eta txorimaloak egongo dira pilota partidaz gain. Domekan, auzo bazkaria Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariekin, herri kirolak eta erromeria, besteak beste.

Auzoko pilota txapelketako finalak martitzenean jokatuko dira, meza ostean. Oñatzeko dantzari gazteen erakustaldia eta mus txapelketa ere egongo dira maiatzaren 1ean. Jaietako egitaraua agendan duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak