Zizelkatze ikastaroa antolatu dute Eltzian

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko apirilaren 24a

Egurra zizelkatzen (Argazkia: flickr)

Eltzian egoitza duen zizelkatze taldeak ikastaroa abiarazi du. Eguaztenetan izango da, uztailera bitartetan, eta bi txanda daude.

Eguaztenetan emango dituzte nola zizelkatu ikasteko eskolak Eltzian. Bi txanda daude: 15:00etatik 17:30era lehenengoa eta 17:30etik 20:00etara bigarrena. Prezioak dira: bazkideek 50 euro, langabetuek 40 euro eta langileek 60 euro. Izena emateko bidea hauxe da: zizelkatu@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak