Estreinaldi bikaina izan du 'Moganbo' kabaretak

Eneko Azurmendi 2018ko apirilaren 22a

Irazan antzerki guneak Moganbo kabareta estreinatu zuen atzo gauean Oñatiko gaztelekuan, eta bertaratutakoak oso pozik geratu ziren ikuskizunak eskaini zuenarekin. Antzerki guneko Itziar Arkauzen esanetan, "atzetik egindako lan guztia ondo islatu zen emanaldian".

Jende ugari bildu zen atzo gaztelekuan, eta publikoaren erantzuna ere bikaina izan zen, Arkauzen esanetan. "Adierazi digute ondo landu ditugula gaiak, seriotasunez, eta aldi berean, umorea erabiliz". Halaber, emaitzarekin gustura gelditu direla ere adierazi zieten ikusleen Irazan antzerki guneko kideei, eta hauek ere "oso pozik" daudela onartu dute.

Askorentzat lehenengo aldia zen oholtza gainean, baina Arkauzen arabera, "hori ez zen nabaritu". "Urduritasunak alde batera utzi, eta bikain moldatu ziren guztiak", nabarmendu du.

Emaitza ikusita, "emanaldia errepikatzeko gogoz" geratu dira Irazanekoak, baina oraindik ez dute ezer erabaki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak