Atzo, egubakoitza, lokal berria inauguratu zuen Lagun Leku elkarteak, Eltzian. Herriko trikitilariek eta bertsolariek alaitu zuten giroa, eta luntxa ere egin zuten. Elkarteko kide den Marilo Unzurrunzagak adierazi duenez, "giro bikainean" igaro zuten arratsaldea eta espero baino jende gehiago batu zen.
Lokal berria bi zatitan banatuko dela azaldu du Unzurrunzagak. "Alde batean, telebista, ordenagailua, mahai eta aulki batzuk, kafetera bat eta abar egongo dira, kartetan jolasteko eta beste hainbat gauza egiteko. Beste aldea, berriz, lasaiago egoteko gunea izango da, eta butaka batzuk daude", zehaztu du.