Udako 'Bizi kirola' kanpainan 775 gaztek eman dute izena

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko api. 20a, 11:19

Udan kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan aurrez izena eman dutenek datorren astean izango dute behin betiko izen-ematea egiteko aukera. Atzo, eguena, zozketa egin zuten; zozketa horren arabera erabaki da bakoitzak ze egun eta ordutan egin behar duen behin betiko izen-ematea. 775 gaztek eman dute izena udako kanpainan.

Zozketako emaitzak kiroldegiko iragarki taulan eta oñati.eus atarian daude ikusgai. Txandak izango dira astelehenetik egubakoitzera arte, arratsaldez. Egokitutako orduan agertzen ez denak txanda galduko du eta zerrendan azkeneko lekura pasako da. Zubikoako bulegoetan eman beharko da izena. Udako kanpainan 780 bat umek eman dute izena; ume horiek ikastaro baten edo gehiagotan izena emateko aukera izango dute. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango dira ikastaroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak