Emakumezkoek denek denen aurka jokatuko dute –datorren aste bukaeran hasiko dute txapelketa–, eta finala maiatzaren 1ean izango da. "Aloña Mendin emakume helduen taldea sortu da aurten, eta pentsatu genuen gurako zutela txapelketan parte hartu. Horregatik, gonbidapena luzatu genien", azaldu du Aitor Tatiegi antolatzaileak.
Gizonezkoetan, 14 bikote
Gizonezkoen txapelketa etzi, domeka, hasiko da, 15:30ean. Hamalau bikotek eman dute izena eta kanporaketak jokatuko dituzte domeka honetan eta hurrengoan. Finala maiatzaren 1ean izango da, mezaren ostean.
Pilotaleku berezia
Tatiegik nabarmendu du txapelketa berezia dela, jokatzen den lekuagatik: "Elizpean dago frontoia: elizako atea dago eskuineko paretan –koska sortzen du–, frontoi txikia da...".