Martxa nordikoaren teknika azaltzeko ikastaroak egingo dituzte asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko api. 19a, 12:08
Martxa nordikoa taldean praktikatzen (Argazkia: flickr)

BiziPoz programaren barruan, martxa nordikoaren teknika ezagutzeko ikastaroa antolatu dute astebururako. Saio bat osatu da dagoeneko baina bigarrenean badago oraindik tokia. Autokarabana gunean izango da, zapatuan, eta Urdin Elortza izango da irakaslea.

Martxa nordikoa taldean praktikatzeko hastapen ikastaroa antolatu dute zapaturako BiziPoz programaren kide batzuk. Goizeko saioa beteta dago baina arratsaldekoan badago oraindik tokia. 17:00etatik 20:00etara izango da San Martin auzoan dagoen autokarabana gunean. Urdin Elortza izango da irakaslea eta prezioa da 20 euro. Interesa duenak telefono zenbaki honetara deituta eman behar du izena: 653 71 79 89 (Garbiñe)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak