Librean, bizkarrez eta estilo probetan parte hartu dute Aldekoak, Isasisasmendik eta Gorgoñonek asteburuan Tarbes-en (Frantzia) izan den igeriketa lehiaketan. Hamar domina ekarri dituzte hiruren artean. "Ondo joanda da lehiaketa, bai. Zortzi probatan hartu dute parte eta leher eginda iritsi dira etxera hirurak. Emaitzak onak izan dira", adierazi du Aloña Mendiko igeriketa taldeko entrenatzaileak, Xabier Infante Artza-k. Azken ikasturtea du entrenatzaile moduan Infantek, eta hauxe izan da lanean pasa duen azken Tarbes lehiaketa.