Agortu egin dira 'Arantzan-Zu?' tailerretarako tokiak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko api. 13a, 15:29
Gandiaga Topagunean egin zuten arkitektura tailer bat. Argazkia: Arantzazu Gaur Fundazioa

Arantzazu Gaur Fundazioak Jorge Oteiza Fundazio-Museoarekin elkarlanean haurrei eskainitako arkitektura lantegi bi egingo dituzte bihar, zapatua, eta apirilaren 28an, Arantzazuko Gandiaga Topagunean.

Arantzazuko Basilikako arkitekto Francisco J. Saenz de Oizaren eta Luis Laorgaren lana aztertzea dute helburu, eta Arantzazun izan ziren beste artistekin izan zuten harremana ezagutaraztea. Basilikaren interpretazio maketa bat ere egingo dute. Aurrekoak bezala, Donostiako Maushaus estudioak gidatuko ditu lantegi horiek.

2013an hasi ziren Gandiaga Topagunean halako ekimenak antolatzen. "Arrakasta handia izaten dute; oraingoan ere Euskal Herriko txoko askotatik etorriko dira. Hirugarren bat antolatzeko aukera aztertzen ari gara", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak