Hainbat kontzertu izango dira gozagai gaztelekuan

Iker Oñate 2018ko api. 13a, 13:39
Txua musika talde oñatiarreko kideak.

Doinuz bustiko da gaztelekua asteburuan: hainbat kontzertu izango dira gozagai, gaurtik hasita.

Hain zuzen ere, Arkada Social eta Txua musika taldeek irekiko dute asteburuko ekintza sorta; gaur dute kontzertua, 22:30ean hasita. Eta interesa duenak 8 euroren truke eskura dezake sarrera –ez dago aurrez erosteko aukerarik–.

Bestetik, Haziak diskoaren aurkezpen ekintzak emango dio jarraipena asteburuari. Zehatz esanda, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen ekimenez sorturiko lana da: 25 urtetik beherako gazteei euren abestiak plazaratzeko aukera eskaini guran, maketa lehiaketa jarri zuen abian. Eta bertara aurkezturiko zenbait kantu biltzen ditu diskoak. Hala, horretan parte hartu duten hainbat izango dira gaztelekuko agertokian, bihar, 19:00etan hasita, musu truk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak